XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAN JUAN BEZPERAN KOPLETAN

Beste tokietan Santa Ageda bezperan bezela, Ernani-aldean San Juan bezperan ibiltzen dira etxez etxe kantari ta eskean.

Txirrita ere ibiltzen zan koplari.

Bikario ta alkatearen etxeetatik asten omen ziran, gero kontzejalak, apaizak, medikua, beterinario...

Danen berri ondo zekian bat Txirritaren ondotik joaten zan, bakoitzari zer esan bear zitzayon salatuaz.

Gu bildu ta emen jarri ditugunak, ez dira danak urte berean botiak izango, bañan ondo aditzera emango dute nola ibiltzen ziran urtero gau artan kopla ta bertsotan.

Iru okiñ-morroi, aditzeagatik atean zeudelako:(...).